5 Zientzia eta Teknologiaren Astea Saretek - Red Vasca de Ciencia tecnología e Innovación
  español euskera english hasiera harremanak  
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

GAI NAGUSIA: ENERGIA

Zientzia eta Teknologiaren V. Asterako pentsatutako jarduerek Energia izango dute ardatz nagusi eta hainbat lekutan egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Munduaren hasieratik, energia lortu eta eraldatzeko prozesuak ikertu eta garatzea munduaren motor bihurtu da, eta aurrerapen ukaezinak egin dira. Kontzeptuaren beraren izariagatik eta gure gizarteen garapenean berebiziko garrantzia duelako, “Energia” arazo funtsezko eta erabakigarria da.

Horregatik, hain zuzen, energiaren sektorea ezinbesteko erreferentzia da zientzialari eta ikertzaileentzat. Sistema alternatiboak bilatzea, zenbait natura-baliabide agortzeko beldurra, ondorengo belaunaldien bizi-iraupena hipotekatuko ez duen energia-sistema iraunkorra eratzeko premia: horra hor erakunde pribatu eta publikoak gai honetaz gehiago jakitera bultzatzen dituzten arrazoietako batzuk.

Garbi dago “energia” kontzeptuaren zabaltasuna oztopo izan daitekeela helburu zehatzak lortzeko zientziaren eta teknologiaren eremuan, baina baita ere egia da errealitate horrek berorrek aukera ematen duela erronka eta abagune askori aurre egiteko.

Unibertsitate, teknologia-parke eta ikertegi, zientzia-talde, enpresa, museo, fundazio eta beste erakunde batzuek hausnarketa egingo dute energiaren eremuko ikerketaz, eremu honetako esperientziak ezagutarazi eta partekatuko dituzte, eta beren zientzia- eta teknologia-ondarea herritar guztiei erakusteko ateak irekiko dituzte.

Zientzia eta Teknologiaren V. Asteak esperientziak ezagutarazi eta trukatzea du helburu, energiak esan nahi duenaz eta zientzia-ikerketak arlo honetan jarraitu behar duen bideaz hausnarketa sakona eginez.
     
Link edo estekak
 
  • Energiaren klusterra
 
  • EnR network – Energiaren Europako Agentziak
 
  • EnR network – Energiaren Europako Agentziak
 
Administrazio Orokorra
 
  • CIEMAT – Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikertegiak
 
  • CENER – Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala
 
  • IDAE – Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua
 
  • CNE – Energiaren Espainiako Batzorde Nazionala
 
  • Ingurumen Ministerioa
 
Europako Batasunaren Energia Programak
 
  • European Commission – Environment
 
  • D.G. TREN – Energia eta Garraioak
 
  • EIE – Europarako Energia Adimenduna
 
  • VI Esparru Programa
            ELPA Gestión 2006