Zientzia Astea 2007
Zientzia Astea - zientziaren eta teknologiaren euskal astearen 2007ko ediziora deitu da. Ekitaldiak hiru euskal hiriburuetan (Bilbon, Donostian eta Gasteizen) izango dira, azaroaren 5 eta 10 bitartean. Argibide gehiago Zientzia Astearen web orrian
Gaiari buruzkoak:
|
Zientzia eta Teknologiaren Asteak —Saretek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak antolatua— V. edizioa izango du aurten Euskadin.
Azaroaren 6tik 12ra izango da, eta bere helburuak dira zientzia eta teknologiari buruzko esperientziak eta ezagutzak zabaltzea eta horien trukea sustatzea gizarte osoan.
Zientziaren hezkuntza eta kultura sustatzeko egiten den lanagatik, Zientzia eta Teknologiaren Astea Europar Batasunaren Teknologia Ikerketa eta Garapenaren IV. Esparru Programaren ekintza nabarmenenetako bat da.
Aurrerapen zientifikoaren eta bere jardueraren azken hartzaileen (gizarte osoaren) artean, informazio-trukea sustatu nahi du ekimen honek.
Zientzia eta Teknologiaren V. Astean zehar, Saretek-ek eta Sarea osatzen duten eragileek, publikoaren eskura jarriko dituzte dohainik hainbat jarduera: erakusketak, jardunaldi teknikoak, bisita gidatuak, lantegiak, mahai-inguruak eta hitzaldiak, zient