NAZIOARTEKO JARDUNALDIA “XXI. MENDEKO ENERGIA-TEKNOLOGIA”
Energiaren arloa nahitaezko erreferentzia da zientzialari eta ikertzaileentzat: sistema alternatiboak bilatzea, natura-baliabide batzuk agortzeko beldurra, energia-sistema iraunkorra sortzeko premia geroko belaunaldien biziraupena hipotekatu gabe… horiek dira, besteak beste, instituzio eta erakunde pribatuak ezaguerarekiko jarrera irekia sustatu eta mantentzera bultzatzen dituen alderdietako batzuk.
Saretek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareak nazioarteko zientzialari eta aditu ospetsuak bildu ditu, eta horiek, besteak beste, energia sortzeko eta automobilgintzan petrolioaren produktu eratorriak ordezteko erabilitako teknologia berriak erakutsiko dizkigute.
“XXI. Mendeko Energia Teknologia” Nazioarteko Jardunaldiarekin energia sektoreak nazioartean, Europan eta Euskal Herrian duen egungo eta geroko egoeraz ikuspegi orokor samar bat eman nahi da.
Nazioarteko Jardunaldia Programa (PDF)