Teknoskopioa ideia-lehiaketak, hirugarren urtez jarraian aurten antolatuak, hau du helburu: Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak aldi batez ikertzaile, zientzialari, ingeniari edo asmatzaile bihurtzea.
Aurten, Teknoskopioak ariketa bat planteatuko du parte-hartzaileak energia-problematikaz jabe daitezen: energia-iturriak, energia berriztagarriak, energia-mendekotasuna, kontsumo-mailak, baliabide erabilgarriak, etab. Gainera, ikasleek, era erraz eta sortzailean, bere herriko energia-hornikuntzarako plana diseinatu beharko dute energia fosilik ez dagoen egoera bat irudikatuz.
Irailean egingo dugun deialdia aurreratu nahi dugu, ikastetxeak informatuta egon daitezen eta jarduera planifikatzeko astia izan dezaten. Orduan jarriko ditugu irakasleen eta ikasleen eskura jarduera honetarako ex profeso garaturiko material didaktikoak, eta hor izango dituzte beharrezko tresnak lehiaketan aurkezteko proposamena lantzeko.
|
Hartu parte lehiaketan!
|
| | |
|
| |